XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) bere egitura osotu orduko sartu zela esan behar:

.- Mendi-n .- Mendi-ETA-n

.- Mendi-tik .- Mendi-ETA-tik

.- Mendi-ra .- Mendi-ETA-ra

Eritxi hau oso aberats gertatu da plural-atzizki honen ulerpenerako.

Batez ere -ETA- horren lehen zatia, hau da, -E- egoki azaltzen duelako.

Gramatikari batzuk -e- hori plurala zela esan ohi zuten.

Van Eys-ek kontra egiten du, jakina!, bere teorian -K- hizkiaren bidez -T- morfema sortu bait zen.

Hortaz, -E- hori lotura hutsa besterik ez dela esan behar, nahi ta nahiez ere, Van Eys-ek.

Bestalde, hona hemen Azkuek dioena, gai honetaz:

La pluralidad de objetos de seres inanimados en los mismos siete casos locativos es otro de los matices semánticos del infijo -TA-. Se le antepone entonces la epentética -E- correspondiente al articulo plural elidido: ESKUETAN en las manos, por "ESKUAK-e-TAN".)

Morfologia Vasca, I, 307.orr. 487.zkia.

Gaur inork ez du onartzen hau ere.

Badirudi Schuchardtek arrazoia zuela oso osoan: berak jakinerazten bait du ez dela inolaz ere nahastu behar kontsonante osteko -e- eufonika eta -ETA- honen -E-, oso desberdinak direlako.

Halaxe da nere ustez, -ETA-ren -TA- hori hiru atzizki desberdini elkartzen zaie:

-N-ri: Mendi-eTAN

-TIK-eri: Mendi-eTATIK

-RA-ri: Mendi -eTARA

Beraz, badirudi -E- pluralgilea + -TA- toki atzizkia direla.

Bestalde, lehenengo prozesua (-TA/-ETA alternantzia mugagabeetarako) artikulua (edo demostratibo atzizkitua) toki kasuetara sartu baino lehenago egin zenez gero, horregaitik -ETA- ez da agertzen nominatiboan: etxeAK eta ez EtxeETA nominatiborako.